Bertso saio ederra Lujanbio eta Ibarzabalekin, Elur Txorin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 14a, 00:00

Elur Txori elkartean, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsotan.

Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal giro ederrean aritu ziren bertsotan, pasa den larunbatean, Elur Txori elkartean antolatu zen bertso bazkarian. Elkarteko bazkide eta bazkide ez diren zaleak hurbildu ziren bapo bazkaldu eta gero bertsolarien bertso biziak entzuteko. Giro alaiean ederki pasa zuten bertaratu ziren hamarnaka hernaniar eta inguruko herrietako bertsozaleek. Denak errepikatzeko prest. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!