'Kuikui' ikuskizuna eskainiko da 24an

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 14a, 00:00

Landaren aurkeztu zuten atzo emanaldia.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia Hernani Errugbi Elkarteak antolatuko du Atsegindegin.

Irailaren 24an Atsegindegin, 18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Kuikui ikuskizuna eskainiko dute. Hernani Errugbi Elkarteak Musika Eskolari hartu dio antolakuntzaren lekukoa aurten eta diru sarreraz gain «bat egiten dugu transmititzen dituzten balioekin», nabarmendu zuen atzo Landareko aurkezpenean errugbi elkarteak.

Porrotx ere bertan izan zen eta dagoeneko 500 sarreratik gora saldu direla azpimarratu zuen. Hernaniko Udala da emanaldiko laguntzailea eta Xabier Lertxundi alkatea eta Ane Ibarburu kirol zinegotzia hurbildu ziren errugbi zelaira. «Plazer bat da guretzat beti Pirritx eta Porrotxen ikusizuna izatea transmititzen dituzten balioekin bat egiten dugulako», esan zuen Lertxundik.

Ikuskizunerako sarrerak katxiporreta.eus webgunean daude salgai 9 eurotan eta urtebete azpiko umeek doan.

 

Txorien habia-kutxa opari

Errugbiaren balioekin emankizuna ezin hobeto uztartzen dela gogoratu zuen Porrotxek. «Hirugarren denborarekin, ilusioarekin, borrokarekin bat egiten dugu... Kuikui txori baten kantuaren ikuskizuna plazaratuko dugu Hernanin.

Aranzadiren eskutik Pirritx, Porrotx et Marimototsek txorien habia-kutxa oparituko diete errugbi elkartekoei «txorientzat eta euskerarentzat, egunerokotasunean, habia goxoak sortzen bai dituzte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!