Sorgiña Txiruliña bueltan, Doberak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 00:00

Euskeraz ez dakiten helduentzako Sorgina Txiruliña tailerrei jarraipena emango die Dobera Euskara Elkarteak. Helburu nagusia, guraso euskaldunak ez direnak euskerara hurbiltzea izango da. Saio hauetan euskera ikasiko dute txikien eta ipuinen laguntzarekin. Sorgina Txirulinaren laguntzarekin, haurrak izango dira helduen irakasle. Aurten zortzi saio ezberdin antolatu dituzte; uda aurretik egin ziren lau eta larunbat honetan hasita, beste lau saio egingo dira. Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da.  Saioak doakoak dira eta hileko larunbata batean eskainiko dira: irailak 17, urriak 8, azaroak 19 eta abenduak 17. Saioak 11:00etatik 12:00etara izango dira eta iraileko saioa AEKn izango den arren beste saio guztiak Biterin egingo dira. Izena eman daiteke dobera@dobera.eus helbidean edota 943 332 799/ 662 406 692 telefono zenbakietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!