Hortensia Baños 'Horten'-i omenaldia egingo zaio ostiralean udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 00:00

Hortensia Bañosek elkarretaratzeetan hartu zuen parte azken unera arte.

Senideek, lagunek, ESK, Amher eta Emakumeen Asanbladak antolatu dute 18:00etan.

Hil berria den Hortensia Baños Montes 'Horten'i omenaldia eskainiko zaio datorren ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko udaletxeko aretoan. Senideek, lagunek, sortzaile eta partehartzaile izan zen taldeek; ESK, AMHER eta Emakumeen Asanbladak antolatu dute omenaldi-agur hau. 

Antolatzaileek herritarrak nahi ditzte gonbidatu omenaldian parte hartzera. «Badaude emakumeak egun batean borroka eginda onak izan direnak. Badaude emakumeak urte askotan borrokatzen dutenak, oso onak izan direnak. Badaude emakumeak, HORTEN zu bezala, bizitza osoan borrokan ibili direnak, hoiek beharrezkoak dira».

Horren erakusgarri dira parte hartzen zuen babes ekitaldi guztiak. Injustizien aurkako borrokan edo babesa behar zutenen alboan azken arnasera arte. Ekainean Melillan gertatutako sarraskia salatzeko asmotan, hainbat elkarretaratze egin ziren uztaila hasieran eta Hortenek ere parte hartu zuen salaketa ekitaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!