Atzo amaitu ziren, Zikuñagako jaiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 00:00

Ozenki Abesbatzak girotu zuen, Zikuñagako ermita.

Goizean goizetik Zikuñagako ermita bete zen, Zikuñagako Amaren omenezko meza zela eta. Jarraian, Ozenki abesbatzaren ahotsek girotu zuten ermita, eta horrez gain, auzoko danbor hotsek ez zuten hutsik egin. Ondoren, Hernaniko txistularien eta San Joan Konpartsaren laguntzaz auzora jaitsi ziren auzotarrak, eta sagardo dastaketa batekin jarraitu zuten, festa giroan. Herri kirolen erakustaldian, auzotar ugari bertaratu ziren, eta jaiei amaiera emateko, traka bota zuten. 

Erlazionatuak

Zikuñagako Jaiak, igandea

Kronika - Erredakzioa 2022 ira 11 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!