Mugikortasun asterako hainbat ikastaro, 19tik 23ra

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 00:00

Oinarrizko mekanika bizikleta konponketako ikastaroan ez dute bizikletarik konponduko, baina zalantzak argitu edo galderak egiteko aukera egongo da.

Urtero moduan, mugikortasun jasangarria sustatzeko, Mugikortasun Astea antolatzen ari da buru-belarri Hernaniko Udala. Hori dela eta, zenbait ekitaldi izango dira hilaren 19tik 23ra bitartean, eta antolatutako ekitaldi batzuetan, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. 

Bizikletan ibiltzen ikasteko edota trebezia berreskuratzeko ikastaroak eskainiko dira. Ikastaro bat, astelehenean eta asteazkenean eskainiko da, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara. Beste ikastaroa, ordea, asteartean eta ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Bizikletan ibiltzeko tailerraz gain, oinarrizko mekanika bizikleta konponketa ere eskainiko du Kalapie elkarteak. Tailerreko azalpenak emateko, antolatzaileek beraien bizikleta bat eramango dute: «ez dute bizikletarik konponduko, baina zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango da». Bizikleta ikastaroan izena emateko, telefono hauetara deitu 943 45 15 11 edo 629 271 481, edota kalapie@kalapie.org helbidera idatzi. 

Hiru eguneko ikastaroa izango da, eta ume zein helduei zuzenduta dago: «maila guztietako erabiltzaileei, jakin edo ez jakin patinetan ibiltzen». Izena emateko deitu 943 33 70 31ra edo idatzi ingurumena@hernani.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!