Leire Otamendi dantzariak dantza klase irekia eskainiko du bihar arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 00:00

Leire Otamendik hartuko du dantza garaikideko testigua.

Dantza garaikideko klase irekira bertaratzeko izena eman behar da, Biterin edo kultura@hernani.eus helbidera idatzita.

Dagoeneko zabalik da 2022 eta 2023 ikasturterako kultura ikastaroen matrikulazio epea, eta irailaren 16ra luzatu da. Antolatzaileek aditzera eman dute, kopurua baino ikasle gehiago matrikulatu diren kasuetan, zozketa egingo dela irailaren 20an. 

Aurten, berrikuntza gisa, dantza garaikidean murgildu eta ikastaroan zer eskainiko den ezagutzeko, doako klase ireki bat eskainiko du Leire Otamendi dantzariak, bihar, arratsaldeko 18:00etan, Biterin. Txaro Unzilla irakasleak bere erretiroa hartuta, Leire Otamendik hartuko du dantza garaikideko testigua. Klasean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da kultura@hernani.eusera idatzita edo Biterin bertan. 

Urte osoan zehar egingo diren ikastaroetan matrikulatzeko, kuotaren ordainketa banku-helbideratze bitartez egingo da. Horrez gain, matrikula egiteko beharrezkoa izango da kontu korrontearen IBAN kodea eta NANaren zenbakia aurkeztea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!