Buruz Buruko txapelketan, Urriza garaile

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 18:56

27-30 gailendu da Urriza, Buruz Buruko Txapelketako finalean. 

Gaur arratsaldeko 15:30etan jokatu da Buruz Buruko Txapelketaren finala, eta Javier Urrizak eraman du txapela etxera 27-30 gailenduz. Iruindarrak, banakako txapeldunaren zortzigarren txapela eskuratu du, eta pozik agertu da: «azken detaile txikiek erabaki dute partidua» adieraziz.

Partidu parekatua izan da, eta Barrenetxeak porrota jaso arren, pozik dagoela ziurtatu du, « gustora nago, dena eman dut eta lan ona egin dut».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!