Gitarra ikastaroan izena emateko aukera, bihartik, iazko ikasleentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 11a, 00:00

Izena emateko udaletxeko HHZ bulegora bertaratu edo deitu 943 33 70 00 telefonora. 

9 urtetik aurrerako gazte eta helduentzat gitarra ikastaroak antolatu ditu Kantuz musika eskolak (Aristizabal, 5). Saioak astean behin izango dira, eta ordubeteko iraupena izango dute, urritik ekainera bitartean, arratsaldez. 

Izema emateko aukera izango dute bihartik hilaren 16ra, iazko ikasleek, eta irailaren 19tik 23ra bitartean, berriz, ikasle berriek. Izena emateko udaletxeko harrera zerbitzura bertaratu behar da, edo 943 33 70 00  telefono zenbakira deituta. Bulegoaren ordutegia honakoa da: astelehenea, asteazkena eta ostirala, goizeko 08:00etatik 14:00etara; astearteetan eta ostegunetan, goizeko 08:00etatik 19:00etara. 

 

Matrikula epeak eta deskontuak 

Hernanin erroldatutakoentzat, 243,27 eurokoa da matrikula, eta Hernanin erroldatuta ez daudenentzat, berriz, 295,03 eurokoa. Horrez gain, Udalak jakinarazi du, familiaren diru sarreren arabera deskontuak daudela. Eta informazio gehiago nahi izanez gero udaletxeko Hezkuntza saileko telefonora deitu daiteke (943 33 70 41).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!