Gaur eguerdian emango zaie amaiera Zikuñagako jaiei, trakarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 11a, 00:00

Atzoko beroak ez zituen Zikuñagako txikiak kikildu, antolatutako jokoetan dena eman zuten.

Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari, eta herri kirolen erakustaldia jarraian izango da, 13:00etan. Eta amaitzeko, trakak emango die jaiei amaiera.

Ostiraletik, jai giroan murgilduta ibili dira Zikuñagako auzotarrak, eta gaur goizean ere hala jarraituko dute jaiei amaiera ederra emanez. Goizeko 10:00etan, Zikuñagako Amaren omenezko meza egingo da, Zikuñagako ermitan, eta bertaratzeko autobusak jarri dira, hiru txanda antolatuz: goizeko 09:00etan, 09:15etan eta 09:30etan. Zikuñagako biribilguneko autobus geltokian hartuko da mikrobusa. Itzulerarako, berriz, bi txanda daude: goizeko 11:15etan eta 11:30etan. Antolatzaileek diote, ermitarako sarbidea itxita egongo dela ibilgailu pribatuentzako, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean. 

Meza amaituta Ozenki abesbatzak hartuko du lekukoa, eta jarraian, erromeria eta kalejira baten bueltan itzuliko dira Zikuñagako auzotarrak auzora, San Joan konpartsaren eta Hernaniko Txistulari taldearen laguntzarekin. 

Eguerdiko 12:00ak aldera, egarri direnak asetzeko sagardo dastaketa antolatu dute, eta jarraian, herri kirolen erakustaldiak hartuko du protagonismoa. Harria jasotzen jardungo dute, hain zuzen ere, Imanol Royo 'Lartain' ek eta Udane Ostolazak. Aizkoran, berriz, Nerea Arruti eta Beatriz Blanco ariko dira. Azkenik, bazkaldu aurretik, Zikuñagako jaiei amaiera emango zaie, trakarekin. 

 

ZIKUÑAGAKO JAIAK

HERNANI

GAUR

10:00 Zikuñagako Amaren omenezko meza Ermitan

Bertaratzeko autobusak: 09:00, 09:15 eta 09:30. Itzulerarako autobusak: 11:15 eta 11:30. Zikuñagako biribilguneko autobus geltokian. 

Ondoren, Ozenki abesbatza 

Bukatzean, Erromeria eta kalejira auzoraino, Hernaniko txistulariak taldearen eta San Joan konpartsaren laguntzarekin. 

12:00 Sagardo dastaketa

13:00 Herri kirolen erakustaldia. Harri jasotzaileak: Imanol Royo 'Lartain' eta Udane Ostolaza. Aizkolariak: Nerea Arruti eta Breatriz Blanco. 

Ondoren, jaien amaiera, trakarekin. 

 

Erlazionatuak

Zikuñagako Jaiak, larunbata

Kronika - Erredakzioa 2022 ira 10 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!