Saguzarren gaua izango da hilaren 16an

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 00:00

«Gure bizilagunik onenak» lelopean, Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak saguzarren gaua antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Ekimena hilaren 16an izango da, datorren ostiralan. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta atletismo pistaren sarreran elkartuko dira. Familiei zuzendutako ekintza da, eta parte-hartzaileek ibilbide labur bat osatuko dute haur eskolako ingurutik. Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, saguzarren bueltako erakusketa ikusteko aukera izateaz gain, detekzio jardunaldia biziko dute bertaratzen diren guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!