Bihar itxiko da kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 00:00

Udal kiroldegiko ikastaroetako izen-ematea bihar itxiko da. Izena eman daiteke kiroldegian edo online, kirola.hernani.eus webgunean. Ikastaroak aurrera atera ahal izateko, gutxieneko kopurua beharko da. Izen eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek. Zozketa astelehenean izango da, eta izena eman duten erabiltzaileek plaza egokitu zaien edo ez email bidez jasotako jakinarazpenaren bidez jakingo dute. Bestela, kiroldegiko bulego ondoko panelean jarriko dituzte zerrendak irailaren 14an, 14:00etan. Zozketa ondoren plazarik gabe geratzen denak aukera izango du beste talde batean izena emateko. Bestalde, gogorarazi dute uda amaitzearekin batera, bihar amaituko dela aurtengo denboraldia igerileku irekietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!