'La paz y otras lunas' antzezlana gaur, Ezezagunok Antzerki Taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 00:00

Ezezagunok Antzerki Taldeko kideak, 'La paz y otras lunas' obrako jantziekin.

Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin. Sarrerak 3 euroan eskura daitezke, leihatilan.

Kaxko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, Ezezagunok Antzerki Taldeak La Paz y otras lunas obra aurkeztuko du gaur, Biterin. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta sarrerak salgai daude 3 euroan, kultur etxeko leihatilan.

Irabazi asmorik gabeko antzerki elkarte hau 2008. urtean jaio zen. Helburu du «antzerki prestakuntza ematea, eta adimen-urritasuna duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean erakustea». Hori ez ezik, aurreratu dutenez, antzerkiaren dinamiken bidez «eguneroko bizitzan erabilgarriak diren tresnak» eskainiko dizkiete parte-hartzaileei.  

Gaurkoan, Atenasera bidaiatuko dute ikus-entzuleek: «Trigeo Atenasko nekazari bat nekatuta dago gerrarekin eta hainbeste behar eta sufrimendu egotearekin. Bidaia luzea egin du Olinporaino, Aresek, gerraren jainkoak, bahitutako Bakea erreskatatzeko asmoz. Obra irudikatzen duten komedianteek beren historiaren bertsioa sortzen dute, Aristofanesen gertaerez kexatuz. Bi mundu paralelo satira honentzat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!