Auzoko jaien balorazioa egin dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 00:00

Jokin Etxabe, errifa sarituaren irabazlea, Jai Batzordekoen saria jasotzen.

Aurtengo jaien balorazioa egin du Portuko Jai Batzordeak, eta pozik agertu da: «Jendetza gerturatu da auzora, eta nabaritu da festetarako gogotsu dagoela jendea». Horegatik, eskerrak eman dizkiete auzotarrei, «beraien pazientziagatik»; eta baita kanpotik festetara gerturatu direnei ere. Aldiz, gaitzetsi nahi izan dituzte ostiral gaueko gertaerak, non hainbat pertsonak kaleko altzariak kaltetu zituzten. Horrelako gertaeren «erabat kontra» azaldu da Portuko Jai Batzordea.

Bestalde, azaldu du dagoeneko agertu dela aurtengo errifa sarituaren jabea ere: Jokin Etxabe izan da irabazlea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!