Pala ikastaroa, infantilentzat eta 18 urtetik gorako emakumeentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 00:00

Pala ikastaroa izango da urritik ekainera bitartean, DBH lehenengo mailako eta DBH bigarren mailako palistentzat. Entrenamenduak arratsaldeko 15:45etatik 16:45etara izango dira, kiroldegiko pelotalekuan. Bestalde, 18 urtetik gorako emakumeentzako ere aisialdiko ikastaroa izango da urrutik maiatzera bitartean, asteazkenetan, 19:00etan hasita. Izena emateko, idatzi hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora edo, bestela, bidali WhatsAppa 653 736 196 telefono zenbakira. Bi kasuetan, materiala frontoian bertan izango da eskuragarri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!