Futbol eskola, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 9a, 00:00

Iraila hastearekin batera, bueltan da Hernaniko Futbol Eskolako aurtengo denboraldia. Urritik maiatzera bitartean, entrenamenduak izango dira astelehenetan, 17:00etatik 18:15etara, edo, bestela, ostiraletan, 17:15etatik 18:30etara. Nesken taldea osatzeko, izena eman dezakete 2011n, 2012an, 2013an eta 2014an jaiotakoek; mutilen kasuan, futbol eskola bideratuko da 2012an, 2013an eta 2014an jaiotakoentzat. Ondo pasatzearekin eta guztien parte-hartzea bultzatzearekin batera, landuko dituzte teknika indibiduala, atezainen entrenamenduak eta, gainera, partiduak ere jokatuko dituzte. Izena emateko: 619 310 453 eta hfutboleskola@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!