Gaur botako dute Zikuñagako jaiei hasiera emateko txupinazoa, eta festa hiru egunez luzatuko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 9a, 00:00

11:30etan hasiko dira festak, eta izango dira buruhaundiak, puzgarriak, haur-jolasak, apar festa, elektrotxaranga eta beste hainbat ekintza. 

Gaur emango diete hasiera Zikuñagako jaiei, eta goizetik hasita gauera arte izango da zeregina auzoan. Goizeko 11:30etan botako dute jaiei hasiera emateko txupinazoa, eta ekintzak gauera arte luzatuko dira. 

Goizean, haurrentzako jarduerek hartuko dute lekua prestatutako egitarauan. Besteak beste, izango dira buruhaundiak, puzgarriak, jolasak eta jumpinga. Arratsaldean ere izango dira haurrentzako ekintzak,  apar festarekin eta Disniruña Park-ekin. Noski, helduek ere izango dute gozatzeko aukera, denentzat izango baitira playback lehiaketa eta Züttik elektrotxarangaren emanaldia. 

Bihar, berriz, goizeko 11:00etan hasiko da jaia, eta igandean, goizetik eguerdira arte ospatuko da festa.

 

EGITARAUA - ZIKUÑAGA

GAUR

11:30 Txupinazoa.

Ondoren Buruhaundiak. 

12:00-14:00 Disniruña park. Puzgarriak. Jumping eta jolasak.

16:00 Apar festa.

17:00-19:00 Disniruña park.

21:00 Playback lehiaketa.

00:00 Züttik elektrotxaranga. 

BIHAR

11:00 Haur eta gaztetxoentzat jolasak.

12:30 Jennyrekin, Aerorumba saioa; bukatzean Holi party.

Ondoren Urarekin guda. 

17:00 Marselekin magia saioa.

Ondoren txokolatada. 

19:00 Arraiketai txaranga.

20:00 Danborrada.

22:30 Zezen suzkoa.

Ondoren DJ Nemux. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!