Benitez eta Etxebeste izan dira argazki lehiaketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 8a, 08:42

Alazne Benitezen argazkiek jaso dituzte bozka gehien.

Portuko Jaietako momentuak bikain izoztu dituzte bi auzotarrek. Torres argazki dendako opari bana jasoko dute. 

Ia bi aste igaro  Portuko Jaiak ospatu zirenetik. Horren haritik, Jai-batzordeak festetako momentu ederrenak betiko izoztuta gelditzeko argazki lehiaketa antolatu zuen. Asteazkenera arte zegoen bozka emateko aukera, eta, denera, lau argazki izan dira gailendu direnak. Lehenengo postua Alazne Benitezek lortu du, berarenak izan baitira bozka gehien jaso dituzten bi argazkiak. Bigarren postuan, berriz, Izaskun Etxebeste gelditu da, hau ere bi argazkirekin.

Beraz, irabazleek, Jai-batzordeak prest dituen opariak jasoko dituzte: Torres Argazki dendako bi sari, hain zuzen ere.

Alazne Benitezen argazkia.
 
Izaskun Etxebesteren argazkia.
 
Izaskun Etxebesteren argazkia. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!