Miguel Ezpeleta Balda hernaniarra hil zen atzo, 88 urterekin. Esku pelotari ohia, Hernaniko pelota eskolaren sortzaileetako bat izan zen. Hernani Kirol Saria jaso zuen 2015ean, bere kirol ibilbideagatik.
«Hernanin pelotaren alde lan gehien egin duen gizona da Miguel», nabarmendu du Rufino Rekaldek, Hernaniko pelota eskolako arduradunak: «ez dago gure herrian, frontoian ordu gehiago sartu duen pertsonarik, neska-mutikoei jolasten erakusten».