Kantuz abesbatzak ikasturte hasiera, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 00:00

Kantuz abesbatzak, datorren astelehenean ekingo dio ikasturte berriari, eta ondokoak dira ensaio egunak: astelehenetan 19:00etatik 20:30etara denok batera; eta asteazkenetan, gizonezkoak 18:00etatik 19:30etara, eta emakumezkoak 19:30etatik 21:00etara. Milagrosan dira ensaioak, eta Kantuzek kantatzea gustuko duen edonor gonbidatu nahi izan du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!