Deialdia gaur, Ibarluzeko lokalean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 00:00

2022-2023 denboraldia hastear da, eta arraunean hasteko asmoz daudenentzat bi deialdi antolatu ditu Arraun elkarteak. Gaur arratsaldeko 17:00etan, deialdi orokorra egingo da, beheko mailetako neska-mutil guztientzat. Eta jarraian, 18:00etan, neska jubenilak bilduko dira. «Deialdia zabalik dago arraunean hasi nahi duen edonorentzat» gehitu dute Arraun elkartekoek. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!