Osiñagako auzotarrek irteera, irailaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 00:00

Lizarra bisitatuko dute irailaren 18an.

Bidaiara joateko, aldez aurretik izena eman behar da, telefono honetara deituta: 649 493 920.

Urteroko zitari eutsiz, udarari amaiera emateko egun pasa antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak. Bidaia irailaren 18an izango da, igandea. Eta oraingo honetan, Nafarroa aldera abiatuko dira, Lizarra bisitatzeko asmotan. 

Lizarrara abiatzeko hitzordua, irailaren 18an jarri dute, goizeko 09:00etan, Loiditik edo Bordaberritik ateratzeko. Hamaiketakoa bidean egingo dute. Lizarra hiriak aukera ezberdinak ematen ditu, «alde zaharra oso interesgarria da eta auzo judua ezagutzeko aukera ere izango dugu». Bazkaria, Lezaun Bodegan egingo dute Osiñagako auzotarrek, eta bisita egiteko aukera ere izango da. Horrez gain, antolatzaileek azaldu dute haurrentzako menuaren aukera ere eskaintzen dela. Autobusa Auzo Elkartearen kontura izango da eta bazkaria, berriz, norberak ordainduko du. 

Igandean da izena emateko epe muga

Bidaiara joateko interesa duenak, ahal bezain azkarren Osiñagako Auzo Elkarteko komisioko edozeinekin harremanetan jartzea eskatu dute. Izena emateko azken eguna igandea izango da. Beraz, animatu nahi duen orok deitu dezala 649 493 920 telefono zenbakira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!