Historia  ikastaroetan izena emateko aukera gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 00:00

Euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa prestatu du Hernani Errotzenek irailerako. Ikastaroa Biterin eskainiko da eta Beñi Agirre izango da zuzendaria. Historia ikastaroetara bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da, eta horretarako azken eguna gaur da. Beraz, interesa izanez gero idatzi herriaerrotzen@gmail.com helbidera. Matrikularen eta materialaren kostua 20 eurokoa dela jakinarazi du Hernani Errotzenek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!