Gitarra ikastaroan matrikulatzeko epeak irekiko dira, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 6a, 00:00

Kantuz musika eskolak (Aristizabal 5) eskainiko ditu gitarra ikastaroak. 

9 urtetik aurrerako gazte eta helduentzako gitarra ikastaroak eskainiko ditu Kantuz musika eskolak. Saioak astean behin izango dira, eta izena emateko bi epe daude: irailaren 12tik 16ra bitartean iazko ikasleentzat; eta irailaren 19tik 23ra, berriz, ikasle berrientzat. 

Izena emateko, udaletxeko Harrera Zerbitzura bertaratu behar da, edo telefono honetara deitu: 943 33 70 00. Hernanin erroldatutakoentzat 243,27 euro dira matrikula, eta Hernanin erroldatuta ez daudenentzat, 295,03 euro. Deskontuak ere badaude, familiaren diru sarreren arabera. Informazio gehiago, HHZ bulegoan galdetuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!