San Joan konpartsarekin dantzatzeko aukera zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 6a, 00:00

San Joan konpartsak ere berehala hasiko du ikasturte berria, eta herritarrei konpartsarekin dantzatzeko dei egin diete. Beraz, dantzatzeko eta ondo pasatzeko gogoa duenak, deitu dezala 695 753 138 telefonora. Ikasturtea urrian hasiko da, Gaymurren: «Animatu eta elkarrekin dantzatuko dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!