Odol estrakziorik ez, irailean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 6a, 00:00

Ez da odola emateko aukerarik izango irailean Hernanin, gaur jai eguna dela eta. Egutegia beteta dagoela aitortu dute odol emaileen elkartekoek, eta ezin izan dute beste egunik lotu, estrakzioak egin ahal izateko. Hori horrela, urrikoa izango da hurrengo hitzordua. Hala ere, odol emaileei gonbidapena luzatu diete, Donostiako delegaziora bertaratu eta bertan egiteko donazioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!