Ezezagunok Antzerki Elkarteak emanaldia eskainiko du larunbatean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 6a, 00:00

23 aktorek hartuko dute parte larunbateko antzerkian.

'La paz y otras lunas' antzerkia eskainiko dute adimen urritasuna duten aktoreek, arratsaldeko 19:30etan hasita. 

Asteburu honetan, emanaldi berezi bat eskainiko du Ezezagunok antzerki elkarteak, Kaxko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Arratsaldeko 19:30etan Irungo artistak Biteriko oholtza gainera igoko dira, La paz y otras lunas obra eskaintzeko asmoz. Sarrerak 3 euro balio ditu eta Biterin bertan erosi daitezke. 

Ezezagunok Antzerki Elkartea, irabazi asmorik gabeko antzerki elkartea da, 2008garren urtean sortua. Bere jardueren helburua, antzerki prestakuntza ematea da, eta adimen-urritasuna duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean erakustea. Horrez gain, antzerkiaren dinamiken bidez, eguneroko bizitzan erabilgarriak diren tresnak eskainiko dizkiete parte hartzaileei.  

 
Atenas, K.A 421.urtea

Adimen urritasuna duten aktoreak igoko dira oholtza gainera, eta Atenasen kokatuko dute obra: «Trigeo Atenasko nekazari bat nekatuta dago gerrarekin eta hainbeste behar eta sufrimendu egotearekin. Bidaia luze bat egin du Olinporaino, Aresek, gerraren jainkoak, bahitutako Bakea erreskatatzeko asmoz. Obra irudikatzen duten komedianteek beren historiaren bertsioa sortzen dute, Aristofanesen gertaerez kexatuz. Bi mundu paralelo satira honentzat». 

Hau guztia posible egingo duten antzezleak honako hauek dira: Mikel Fiz, Naiara Oronoz, Rafa Benitez, Mari Angeles Fernández, Haritz García, Aritz Hernández, Miguel Kubat, Sergio Berne, Joserra Pérez, Jon Cavero, Igone Urkaregi, Jon Roncero, Markel Mariezkurrena, Javier Santano, Marta Oronoz, Amaia Fernández, June De la Fuente, Marina Aguirre, Connie Vidal, Yessica Mateos, Rebeca Lorenzo, Aitor Asensio eta Koldo Iñarra.k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!