Pista berria amaituta, auzolanean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 00:00

Iturritxo auzo elkarteko zein Udaleko zenbait ordezkari, tenis pistan.

Latsunbeko tenis pista berritu zuten joan den astean, zenbait auzotarrek. Auzolanean, Iturritxo Latsunbeko auzo elkarteak zorua konpondu eta margotu zuen. Gainera, hori ez ezik, Udalak pistaren barruko sarea, zutoinak eta inguruko sareak ere berritu ditu. «Pickleballean jolasteko modukoa ere bada orain pista hori», adierazi du Udalak sare sozialetan. Berrikuntza-lanak amaituta, dagoeneko bertaratu da herritar mordoa pista estreinatzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!