Beste ikasturte batez, bere jardunera bueltatuko da Kantuz abesbatza, eta berriro helduko die asteroko entsaioei. Hurrengo astean, irailaren 12an, hasiko dute ikasturte berria; eta astean bi egunez entsaiatuko dute. Astelehenetan, taldeko kide guztiak ariko dira elkarrekin, 19:00etatik 20:30etara. Asteazkenetan, aldiz, bi multzotan entsaiatuko dute: gizonezkoak 18:00etatik 19:30etara, eta emakumezkoak 19:30etatik 21:00etara.
Milagrosa kaperan egingo dituzte entsaio guztiak.
Gerturatzeko gonbitea, kantatzea gustuko dutenei
Gainera, urtero bezala, abesbatzaren entsaioetara gerturatzeko gonbitea luzatu die Kantuzek, abestea gustuko duten guztiei: «ongi etorriak izango zarete».