Gonbidapenak, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 00:00

Larunbatean jokatu zen Kutxabank Torneoko finalerdia, Galarretan. Kronikak gonbidapenak banatu zituen irakurleen artean, baina leihatilakoen akatsa izan zela eta, egunkarian zein beste zenbait tokitan banatutako gonbidapenek ez zuten baliorik izan frontoira sartzeko. Larunbat honetan txapelketako finala jokatuko da, eta Kronikak banatutako gonbidapenekin Galarretara sartu ahal izango da. Eskuragai daude bulegoan (Larramendi 11), eta herritar bakoitzak bi hartu ahal izango ditu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!