Bailarako arraunlariak gaur, Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 4a, 00:00

Kontxako Banderako lehenengo asteburuko estropada jokatuko da gaur, eta Maialen trainerua bertan izango ez den arren, Urumea bailarak ordezkaritza izango du gaurkoan.

Nesken estropadan, 11:00etan hasita, Hondarribiarekin izango dira Maider Perez eta Miren Gamendia hernaniarrak; Hibaikarekin, Ihintz Larrañaga, Jone Pastor, Nora Urbe eta Garazi Arabiatorre herrikideak; Oriorekin, faboritoarekin, Eider Barba hernaniarra; eta, azkenik, Donostiarrarekin, Uxue Alberdi hernaniarra.

Mutilen txandan, 12:00etan, hiru hernaniarrek eta astigartar batek egin dezakete arraun bi igandeetan. Zehazki, Hernaniko Xabat Pastorrek, Iker Imazek, Jon Iruretagoienak eta Astigarragako Ander Baldak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!