Hernaniarrak bigarren, atzoko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 4a, 00:00

Uxue Navarro hernaniarra Osasunaren aurkako norgehiagokan.

Joxan Arabiatorreren VII. txapelketa izan zen atzo, Zubipen. Senior mailan, azpitxapeldun izan ziren Hernanikoak.

VII. Joxan Arabiatorre Txapelketa jokatu zen atzo goizean, Zubipen. Denera, zortzi taldek parte hartu zuten infantil zein senior mailan. Ikusle mordoa bertaratu zen neskak futbolean ikustera, eta maila bikaina erakutsi zuten futbolariek.

Seniorretan, hernaniarrak azpitxapeldun izan ziren Gipuzkoako Selekzioaren aurkako finalean 0-1eko emaitza lortuta. Reala izan zen hirugarren eta Osasuna, berriz, laugarren.

Infantil mailan, Osasuna C taldeak lortu zuen garaipena. Bigarren postua Añorgarentzat izan zen, hirugarrena Eibarrentzat eta, azkenik, laugarrena Hernanirentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!