Antzerkia Biterin, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 4a, 00:00

Kaxko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, ekintza berezia izango da datorren larunbatean, hilaren 10ean, Biterin. Irungo Ezezagunok L@s Desconocidos Antzerki Elkarteak La paz y otras lunas eskainiko du kultur etxean. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta sarrerak 3 euro balio ditu. Adimen-urritasuna duten aktoreak igoko dira oholtza gainera, Atenasen kokatutako obra aurkeztera. «Trigeo Atenasko nekazari bat nekatuta dago gerrarekin eta hainbeste behar eta sufrimendu egotearekin. Bidaia luzea egin du Olinporaino, Aresek, gerrako jainkoak, bahitutako Bakea berreskuratzeko asmoz», aurreratu dute sinopsian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!