Plaza batzuk libre daude oraindik, Hernani Musika Eskolako ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Hastear da ikasturte berria, Hernani Musika Eskolan ere. Eta jakinarazi dutenez, plaza batzuk libre daude oraindik, eskaintzen dituzten zenbait ikastarotan. Honakoak dira, oraindik tokia duten ikastaroak: helduentzako lengoaia musikala, alboka, txalaparta eta biolina. Horietakoren batean izena eman nahi izanez gero, musika eskolara bertaratu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!