Irailaren 12an hasiko du ikasturtea, Kantuzek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Kantuz abesbatzako kideak, aurreko kontzertu batean, Milagrosan.

Abesbatzak hurrengo astean ekingo die entsaioei, eta astelehen eta asteazkenetan izango dira, Milagrosan.

Beste ikasturte batez, bere jardunera bueltatuko da Kantuz abesbatza, eta berriro helduko die asteroko entsaioei. Hurrengo astean, irailaren 12an, hasiko dute ikasturte berria; eta astean bi egunez entsaiatuko dute. Astelehenetan, taldeko kide guztiak ariko dira elkarrekin, 19:00etatik 20:30etara. Asteazkenetan, aldiz, bi multzotan entsaiatuko dute: gizonezkoak 18:00etatik 19:30etara, eta emakumezkoak 19:30etatik 21:00etara.

Milagrosa kaperan egingo dituzte entsaio guztiak.

Gerturatzeko gonbitea, kantatzea gustuko dutenei

Gainera, urtero bezala, abesbatzaren entsaioetara gerturatzeko gonbitea luzatu die Kantuzek, abestea gustuko duten guztiei: «ongi etorriak izango zarete».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!