Txartelak bihar arte salgai,  Elur Txoriko bertso bazkarirako

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Nerea Ibarzabal bertsotan, Maialen Lujanbio atzean duela.

Irailaren 10ean izango da, 14:30etan hasita, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. 

Puntako bertso bazkaria antolatu du Elur Txori elkarteak, irailaren 10erako. Bertsolari onenetako bik hartuko dute parte: Maialen Lujanbiok hernaniarrak, eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak. Euskal Herriko egungo txapelduna da Lujanbio, eta Bizkaiako Txapelketa irabazi zuen Ibarzabalek, joan den abenduan.

Eguerdiko 14:30etan hasiko da bertso bazkaria, elkartean bertan; eta horretarako, txartelak salgai daude, Garin eta Aralar tabernetan, 30 euroan. Biharkoa da txartelak eskuratzeko azkeneko eguna.

Bazkariaren menua ere aurreratu du Elur Txorik: entrante hotzak eta beroak, masaila saltsan, postrea, kafea eta kopa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!