Albizturrera irteera, bihar Zinkoeneatik

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Uztailaren 24an Amezketako San Martin auzora egindako irteera.

Abuztuko oporrak pasa ondoren, JOCC taldeko txirrindulariak berriro hasiko dira bihar irteerekin.

Udako oporrak pasa ondoren, JOCC Txirrindularitza Elkarteko taldeko txirrindulariak berriro hasiko dira igandeko irteerekin egutegiari jarraituz geratzen zaizkien helmugak lortzen. Bihar denboraldiaren bigarren zati honetako lehen irteera izango da eta Zinkoeneatik 08:30etan abiatuko dira hernaniar txirrindulariak. Oraingoan irteera Albizturrera egingo dute eta 52 kilometrokoa izango da ibilbidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!