Irazustabarrena eta Erasun, azpitxapeldun Bilboko Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Irazustabarrenak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Bilbon.

2-1 galdu zuten finala, 12-11 azken jokoan, Nagore Martin eta Etxanizen aurka.

Amaia Irazustabarrena eta Itxaso Erasunek 2-1 galdu zuten Nagore Martin eta Leire Etxanizen aurka Bilboko Aste Nagusiko Torneoko finala. Bilboko Miribillan jokatu ziren finalak. 

Hernaniarra eta zizurkildarra lehen jokoan jaun eta jabe izan ziren, 4-12, baina bigarren eta hirugarren jokoak 12-9 eta 12-11 galdu zituzten. Azken jokoa azken tantoan erabaki zen eta urdinen aldekoa izan zen. Emozioz beteriko finala izan zen paleta larruz. Maider Huizik ere jokatu zuen txapelketa, Saezekin batera, baina ez ziren finalera sartu. Finalerdietan 2-1 galdu zuten, txapeldun izan ziren Martin eta Etxanizen aurka.

 

Galdos-Erasun, Saez-Huiziren aurka

Bestetik, bart arratsean Plentzian, Udako Tourraren finala jokatu zen, larruzko pelotarekin. Galdos eta Erasunek, Saez eta Huizi hernaniarraren aurka jokatu zuten.

Plentzian eta Deban izan dira partiduak udan zehar eta Huzik final garrantzitsua zuen aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!