VII. Joxan Arabiatorre Txapelketa gaur jokatuko da Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Hernani-Tolosa, Joxan Arabiatorreren omenezko txapelketan.

Infantil eta senior mailan parte hartuko dute, denera, zortzi taldek. Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira, eta azkena 13:30etan.

Aurredenboraldiko hitzordu politenetakoa jokatuko dute C.D. Hernaniko zenbait taldek, gaur. Hain justu, Joxan Arabiatorreren omeneko VII. Txapelketa izango da Zubipen, infantil zein senior mailan. 

Denera, zortzi taldek parte hartuko dute txapelketan. Infantil mailan, lau talde izango dira: Hernani, Añorga, Osasuna eta Eibar. Senior mailan ere beste lau taldek neurtuko dituzte indarrak elkarren artean: Hernani, Osasuna, Reala C eta Gipuzkoako Selekzioa. Senior mailari begira, Ohorezko Erregional mailako taldeak ordezkatuko du Hernani. Aritz Lujanbiok gidatutako taldeak aurredenboraldiko entrenamendu gisa hartuko du txapelketa. Irailaren 18an hasiko dute denboraldia. Norgehiagokak goiz osoan luzatuko dira, eguerdira arte. Lehenengo partidua 10:00etan hasiko da, eta azkenekoa, berriz, eguerdiko 13:30etan jokatuko da.

 

PARTIDUEN KARTELERA

GAUR, Zubipen

INFANTILAK

10:00-10:25 Hernani-Añorga, Zubipe 1 zelaia.

10:00-10:25 Osasuna-Eibar, Zubipe 2 zelaia.

10:30-10:55 Añorga-Osasuna, Zubipe 3 zelaia.

11:15-11:40 Hernani-Eibar, Zubipe 3 zelaia.

12:00-12:25 Osasuna-Hernani, Zubipe 3 zelaia.

12:45-13:10 Eibar-Añorga, Zubipe 3 zelaia.

SENIORRAK

10:30-11:15 Hernani-Osasuna

11:30-12:15 Real Sociedad-Gipuzkoako Selekzioa

12:30-13:15 3. eta 4. postuak

13:30-14:15 FINALA

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!