1972an jaiotakoek zita borobila, irailaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Egun osoko festa prestatu dute: poteoa, bazkaria, musika, 'photocall'a... Hilaren 7ra arte eman daiteke izena. 

Egun osoko festa prestatu dute 1972an jaiotako hernaniarrek, irailaren 17an elkartzeko: «mende erdia betetzen dugu, eta horregatik eta beste arrazoi askorengatik, pasatzea merezi dugu!», adierazi dute. Tilosetan jarri dute hitzordua, eguerdiko 13:00etan, poteoa egiteko. Ondoren, Galarreta ondoko Jauregi jatetxean bazkalduko dute, musikarekin girotua; eta photocalla ere izango da bertan, «oroigarri gisa argazki batzuk ateratzeko». Disko jartzaile bat ere izango da bazkalostean, eta festa borobiltzeko, Pasai txarangaren erritmora bueltatuko dira herrira, kalejiran, Tilosetan bukatzeko.

Parte hartzeko, irailaren 7ra arte eman daiteke izena, eta 60 euro dira. Horretarako, dirua ingresatu behar da ondorengo kontu korrontean, izen-abizenak zehaztuta: ES94 3008 0148 6322 5408 5323.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!