Taldean jende berria sartzeko deia, Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Erraldoi eta buruhaundiak, aurtengo San Joanetan.

Entsaioak hasiko dituzte irailean, eta ate irekiak egingo dituzte hilaren 8an, 18:00etan Hernaniko udaletxean.

Kide berrientzako ateak zabaldu ditu Hernaniko Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsak, eta deialdia luzatu du, jende berria taldean sartzeko: «San Joan jaietan izandako arrakastak, herritarren artean ilusioa piztu du; eta horregatik, nahi dutenak animatzen ditugu gure taldera batzera», azaldu dute.

Horretarako, bi bide jarri dituzte aukeran: Konpartsak Instagram sare sozialean daukan profilaren bitartez (@hernanikokonpartsa) harremanetan jarri daiteke, edo Biteri kultur etxean izena eman.

 

Ate irekien saioa, irailaren 8an Hernaniko udaletxean

Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsak jakinarazi du, irailean hasiko dituela entsaioak, hurrengo irteerei begira. Eta entsaio horietako batean, ate irekien saioa egingo dute, taldean sartu nahi duen jendea bertaratzeko. Irailaren 8an izango da hori, arratsaldeko 18:00etan elkartuta Hernaniko udaletxean.

Gainera, aurreratu dute noiz aterako dituzten erraldoi eta buruhaundiak kalera, hurrengoan: irailaren 17an izango da, Euskal Jaien ospakizunarekin. Eguerdiko 12:30etan abiatuko di­ra Plazatik, Kaxkoko kaleak alaitu eta bizkarrak berotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!