Udako Tourraren finalean, Maider Huizi

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 2a, 00:00

Udako Tourra jokatu dute aurreko asteotan, paleta larruz, Plentziako eta Debako frontoietan. Eta finala jokatzeko sailkatu da Maider Huizi hernaniarra. Gaur bertan izango da finala, 18:30etan hasita, Plentzian. Laura Saez arabarrarekin ariko da Huizi, Leire Galdos oiartzuarraren eta Itxaso Erasun zizurkildarraren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!