Udako azkeneko mahukak aurkitzeko, gaur ere aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 2a, 00:00
Asko eta asko izan ziren, arropa denden postuetara gerturatu ziren herritarrak, 'txolloen' bila.

Hernaniko arropa denden postuz bete zen Plaza Berria, atzo, Berriak Elkarteak antolatutako Stock Azokari hasiera emateko. Eta asko eta asko izan ziren, goizean zein arratsaldean, udako azkeneko pagotxen bila gerturatu ziren herritarrak. Arreta haundiz erreparatu zioten postu ezberdinetan eskuragarri jarri zuten arropari (eta baita prezioei ere), eta ez ziren gutxi izan, gustuko jantziren bat prezio onenean aurkitu zutenak.

Atzo bertaratzeko aukerarik izan ez zuenak, edo arroparen bat erosteko zalantzan geratu zenak, gaur dauka azkeneko aukera: goizez egongo dira postuak Plaza Berrin bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Aprobetxatzera animatu dituzte herritarrak, Berriak Elkartetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!