Maialen 14garren, Kontxako sailkatze estropadan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 19:35

Maialen trainerua, Erandioko estropadan. Argazkia: Iñaki Suarez

Ezin izan du ezustekoa eman Maialen traineruak, Kontxako sailkatze estropadan, eta 14garren sailkatuta, ez da Donostian ariko datozen bi igandeetan. 11:43 denboran osatu dute erlojupeko proba hernaniarrek, eta 26 segundura geratu zaie sailkatzeko langa.

Honakoak dira, Donostiarrarekin batera Kontxako Banderaren bila ariko diren zazpi traineruak: Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela. Hori horrela, Maialen kanpoan geratu arren, izango da hernaniarrik Kontxan, beste talde batzuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!