Xabi Salillas hirugarren, Frantzian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 00:00

Xabi Salillas (eskuinean) lasterketako gainerako sarituekin batera.

Xabi Salillas atleta hernaniarrak hirugarren postuan amaitu zuen Villenave d'Ornongo (Frantzia) ultrafondo lasterketa. Ultrafondo Cantabria taldeko kideak sei orduko martxa osatu zuen, eta sailkapen orokorrean podiumean sartzeaz gain, garaile izan zen bere kategorian. 

Salillasek aipatu duenez, «entrenamendu gisa» osatu zuen joan den larunbateko lasterketa. Izan ere, azaldu du «azaroan froga garrantzitsu bat» duela aurretik: «Markel Carmonaren aldeko martxa solidarioa, oso gogorra, 48 ordukoa». Urnietan izango da hori, eta aurreratu du «inoiz egindako bi modalitatetan» arituko dela. Azaroaren 18an hasi eta 20an amaituko du erronka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!