Gaur azkeneko aukera, argazkiak bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 00:00

Herritar bat argazkiak ateratzen, aurreko igandean, Portuko Jaietako herri kirol erakustaldian.

Gaur arte bidali daitezke argazkiak, Portuko Jaietako lehiaketarako, kronika@kronika.eus helbide elektronikora.

Aurreko asteburuan ospatu zituzten Portuko Jaiak, eta horien bueltan, argazki lehiaketa antolatu du Jai Batzordeak, Kronikaren laguntzarekin. Parte hartzeko, gaur da azkeneko eguna, eta kronika@kronika.eus helbide elektronikora bidali behar dira argazkiak, JPG formatuan. Partehartzaile bakoitzak, hiru argazki bidali ditzake, gehienez ere.

 

Bozketa, ostiraletik igandera 'kronika.eus' webgunean

Argazki guztiak bilduta, kronika.eus webgunean egongo dira ikusgai bihartik, eta bertan izango da argazki onenak aukeratzeko aukera. Ostiraletik igandera bozkatu ahal izango dute irakurleek, eta asteartean jakinaraziko dira irabazleak. Haientzat, sariak prest dauzka Portuko Jai Batzordeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!