Stock Azoka gaur eta bihar, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 00:00

Berriak Elkarteak antolatuta, «udako azkeneko gangak» eskuratzeko aukera izango da bertan.

Irailean sartzearekin batera, urteroko Stock Azoka izango da datozen egunetan, Hernaniko Kaxkoan. Plaza Berrin izango da, gaur eta bihar; eta Berriak Hernaniko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak antolatuta, herriko zenbait komertziok salgai jarriko dituzte beren produktuak, punta-puntako prezioekin.

Giro bikaina izaten da azokan, herritar mordoa bertaratzen baita eskaintzak ikustera. Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, eskaintza zabala aurkeztuko dute herriko dendek, eta aukera mordoa izango da postu guztietan. «Udako azkeneko gangak» aprobetxatzera animatu ditu herritarrak, Berriak Elkarteak.

Ordutegiari dagokionez, goizez eta arratsaldez izango da azoka gaur. Goizean, 10:00etatik 14:00etara egongo dira postuak zabalik, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara. Bihar, berriz, goizeko ordutegia izango du soilik, 10:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!