Oporralditik bueltan, irteera Albizturrera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 00:00

Zikuñako Amako zikloturistak, Amezketako San Martin auzoan.

Iganderoko irteerak eten egin zituzten Zikuñako Ama taldeko zikloturistek, abuztuan, oporraldia aprobetxatzeko. Baina irailean sartuta, berriro helduko diete irteerei, eta etzi egingo dute aurrenekoa. Albizturrera joango dira, goizeko 08:30etan Zinkoeneatik abiatuta. 52 kilometroko ibilbidea osatuko dute oraingoan, toki beretik joan eta bueltatuta, Andoain, Villabona eta Tolosatik barrena. Irailaren 11n egingo dute hurrengoa, Larraulera (37 kilometro).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!