San Juan Txikietako argazki-lehiaketan parte hartzeko azken eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 31a, 00:00

Portuko Jaiak izan ziren joan den asteburuan, eta momentuak betiko izoztuta gelditzeko asmotan, argazki-lehiaketa antolatu dute auzotarrek. Gehienez ere, hiru argazki bidali daitezke, eta bihar da parte hartzeko azken eguna. Interesa dutenek, mezua bidali behar dute kronika@kronika.eus helbidera, JPG formatuko proposamenekin. Ostiralean irekiko da bozkatzeko tartea www.kronika.eus webgunean, eta herritarrek aukeratuko dituzte bi argazki irabazleak. Bozka emateko hiru egun izango dira, eta astelehenean egingo da kontaketa. Gero, astearteko Kronikan argitaratuko dira saridunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!