Ikastaroa, Hernani Errotzenek

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 31a, 00:00

Euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa prestatu du Hernani Errotzenek irailerako. Denera, lau saio izango dira: irailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Ikastaroa arratsaldez izango da, 19:15etatik 21:15etara. Matrikula eta material kostua 20 euro dira. Parte hartzeko interesa dutenek, irailaren 5a dute izena emateko azken eguna, herriaerrotzen@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita, norbere izen eta abizenekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!